1.-Sarrera
Dagoeneko ia bi hilabete joan dira Urretxuko udaletxean abenduaren 29an osoko bilkura zentzugabea egin zela, eta oraindik bizilagunak auzo lotsaz ari dira hartaz hitz egiten, Goenkaleko argumentu sinestezinak ere gainditzen dituen ikuskizuna ikusi eta gero.
Harritu egiten gaitu abenduaren 29ko eskandaluaren ondotik "normaltasun" itxura zabaldu nahi izateak, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
Oso gauza garrantzitsuak gertatu dira, ordea. Esaterako:
-Udalean demokraziak lur jo zuen.
-Arau Subsidiarioetan aldaketa garrantzitsuak, nola edo hala eta kosta ahala kosta, onartu ziren. Baita ere 2007ko aurrekontua.
-EAJk erakutsi duen kontraesana guzti honetan.
2.-Udalaren lur jotzea
Azken osoko bilkura horretan argi eta garbi eszenifikatu zen Udalaren eta EAk eta EAJk osatzen duten gobernu taldearen desintegrazioa. Oso nabarmen erakutsi dira alkateak kudeatzeko daukan erak sortutako zauri larriak, bai gobernukidearengan, bai oposizioko talde batengan. Hori guztia ukatu eta Udalaren normaltasun eta funtzionamendu demokratikoaren itxura eman nahi duena fede gaiztoz ari da jokatzen, abenduaren 29an bizitakoaren ondoren ez baitago herri honetako biztanleak engainatzerik.
Benetako lotsa ematen du Udal hau gobernatzeko ardura gorena dutenek erakutsi duten gaitasun politiko eskasak. Izan ere, hainbat kargu publikok maila kaskarra erakutsiz eta herriko biztanleak mespretxatuz, egoera onartezinak eragin zituzten.
Deigarriak dira Pello Gonzalezek Udalaren gidaritzan izandako eboluzioa eta demokrazia parte-hartzailea ulertzeko modua, bai herritarren parte-hartzeari dagokionez, eta hori ia hutsaren pareko bihurtu da, bai zinegotzien parte-hartzeari dagokionez, gobernu taldekoena barne.
-Progresiboki, Udala berak bakarrik kudeatzera iritsi da; pixkana, jendearekin harreman handia izatetik, herriko ia leku guztietan oso presente egotetik, inguru estu batean eta bere bulegoan gordetzera pasatu da, jendearekin deseroso sentitzera iritsi da. Orain parte-hartzea norabide bakarrekoa da, berak bakarrik hitz egiten du, eta UTBko kameren edo DV edo Kaixoko orrien atzean gotortuta.
-Herritarrek parte hartzeko aukera desagerrarazi du, izan ere, orain dela 12 urte batez beste urtero 7-8 osoko bilkura egiten ziren, eta azken urtean 3 baino ez dira egin, eta horiek guztiak bilkura bereziak, deialdia egiteko soilik 48 orduko aurrerapena erabili ahal izateko.
-Azken legegintzaldian gobernu taldean gehiengo absolutua izan duelarik, lan taldearekin lankidetzan aritu beharrean, bere gestio estilo pertsonalistaren ondorioz, amorru bizia sortu du taldearen barruan, eta lankideak ezabatu eta taldea hausteraino ernegatu du.
-Zumarragako alkatearekin dituen harreman pertsonalen ondorioz egoera barregarriak gertatu dira (Isabeleko errotonda, Mugitegiko errotonda, Areizaga-Kalebarren plaza…), eta horiek ez dira gai nagusiak estaltzeko lausoa baino, bi herriak aurrez aurre jarri nahian eginak, hauteskundeetan etekina lortu ahal izateko.

Herriaren babesa
Alkatea bakarrik geratu da, EAko bere zinegotziekin, inolako batzordetan parte hartzen ez duen PPko zinegotziarekin eta bere burua baino ordezkatzen ez duen zinegotzi batekin. Arau Subsidiarioen aldaketak beharrezko babes sozialik gabe onartu dira eta, etikoki zein politikoki, onartezina da hain gai garrantzitsua modu horretan onartzea, Udala hautsita dagoela eta aurki udal hauteskundeak egiteko daudela. Logikoa eta politikoki zuzena litzateke udalbatza berriaren osaera herritarren esku uztea eta egoera desblokeatzeko babes gehiago lortzea, Arau Subsidiarioetan onartu beharreko proiektua edozein izanda ere. Ezin da hurrengo legegintzaldia baldintzatu Arau Subsidiarioak in extremis onartuta, haustura soziala eta instituzionala hain handia denean.

Hirugarrenean baietz
Lehenago, alkatea bi osoko bilkura egiten saiatu zen, ezohikoak, premiaz eta urgentziaz deituak, behar besteko gehiengoa izango zuelakoan, eta azken orduan bertan behera utzi zituen, Arau Subsidiarioak onartzeko adina gehiengo ez zuela izango ikusirik.
Alkateak espazioarekin eta denborarekin jokatu zuen, Urretxuko biztanleek udaletxean dituzten gainerako ordezkariak, gaian interesa duten kolektiboak eta biztanleak eta komunikabideak inozoak balira bezala tratatuz, errespetu falta handia erakutsiz.
Urte hauetan guztietan alkateak bere artaldea balitz bezala gobernatu ditu gainerako zinegotziak eta udaletxea, gainerako korporaziokideak ordezkatzen ditugun herritarrek hautatu gaituztela mespretxatuz, bere nahierara erabil ditzakeen txorimaloak ez garela ahaztuz.

Karta gordea
Lehenengo egunetik salatu dugu karta bat zeukala gordeta: ezker abertzalea legez kanpo geratu eta gero, azken udal hauteskundeetan EAk bidegabeki lortutako zinegotzia.
Alkate honek, eta korporazio honek, ez dute inola ere Herribideren kasua aztertu nahi izan, eta ontzat jo du sufritzen duen apartheid politikoa. IUk bai, uko egin zion eman zitzaion zinegotzi kargua betetzeari eta jendaurrean onartu zuen Alderdien Legea ez dela bidezkoa.

3.-Arau Subsidiarioak
Bukatzeko puntuan dagoen legegintzaldi honetan, Pello Gonzalezek egin duen ahaleginik handiena eta ia bakarra Arau Subsidiarioen aldaketak onartzera zuzenduta egon da. Helburu hori lortzeko ez du erreparorik izan EAk eta EAJk osatutako koalizioa puskatzeko, eta ez du arazorik izan barregarri geratzeko bere babes bakarra, EAko zinegotzi txotxongiloez gain, PPko ordezkaria eta PSE alderdiaren diziplinari uzteko konbentzitu duen pertsona bat izan direnean.
Zer dago Arau Subsidiarioen aldaketetan, horrelako sakrifizioa merezi izateko?

440 etxebizitza berri
-220 etxebizitza mendi magaleko sail gehiago inbadituz eraikiko dira, kanposantuaren eta Irigoien baserriaren artean, orain arte urbanizagarria ez zen zorua okupatzeko ateak irekiz.
-110 etxebizitza Pagoeta inguruan eraikiko dira, pasiotarren eta ikastolaren jabetzakoak diren lursailetan, azken horrek modu desinteresatuan planean laguntzeko borondatea erakutsi duelarik.
Horixe izan da Pello Gonzalezen obsesioa azken hamar urteotan eta, azkenean, promotore eta konstruktoreen interesak ase ahal izan ditu, horiek baitira egiazki Urretxun etxebizitzaren gaian jarraitu beharreko politika eta Arau Subsidiarioetan beren negozio handia garantizatzeko egin beharreko aldaketak markatzen dituztenak.
Inork ez baitu azaltzen nondik ateratzen den 400 etxebizitzako kopurua. Non dago etxebizitzei buruzko azterketa, hori gomendatzen duena? Urretxun eta Zumarragan 1088 etxebizitza hutsik egonik, alokatzeko eta babes ofizialeko etxeak eskatzen direlarik, Urretxuko gehiegizko hiri dentsitateari buruz Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak baztertuz (Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak eta Lurraldeko Zati Plana), sail berrietan (garbietan) ez eraikitzeko eta dagoeneko hormigoiz estalita dauden eremuetan eraikitzeko proposamenak baztertuz... Gobernu autonomikoan zein herrialdekoan diharduten beren alderdikideek emandako jarraibideei ere ez diete jaramonik egiten.

Ikastola berria / operazio inmobiliarioa
"Kanpitoko" sailetarako inolako proiekturik ez zegoenez, eta kiroldegia gaur egun dagoen lekutik ateratzeko saiakerak huts egin eta gero, alkateak lursail horietan proiektu esanguratsua behar zuen. Testuinguru horretan kokatu behar dugu alkateak Ikastola berriaren proiektua pertsonalki zein publikoki defenditzea eta apustu egitea. Eta Ikastola prest agertu da, gustu handiz itxura batean, Pelloren (egiazki, eraikitzaileen) proiekturik garrantzitsuenean babes lanak egiteko, hau da, hilerritik gora dauden lursailetarako sarbidea emateko. Eta lo lasai egingo dute, eta berdin alkateak, etxebizitzen truke dirutza neurrigabea ordaindu beharko duten herritarren kontura negozioa eginda gero, Pagoetako lursailetan eraikiko diren etxebizitza guztiak prezio librekoak izango baitira. Ez die askorik axola ezta ere proiektua PPren aldeko botoarekin, bereziki gai horregatik PSEn baja hartuta zeukan pertsona baten botoarekin, eta Herribideri zegokion botoa lapurtu zuen EAko zinegotzi baten botoarekin onartu izana.
Horrenbestez, Ikastolak eraikitzaileen interesei men egin eta, negozioaren puska bat eskuratuz, ustelkerian sartu da; etxebizitzak garestitzeko beharrezko laguntzaile bihurtu da, eta gazteei etxebizitza lortzeko oztopo handiak jarriko zaizkie, izan ere, kasurik gehienetan dagoeneko etxebizitza badaukan eta portzentaje handi batean herritik kanpotik datorren jendeak baino ezingo baitu erosi.
Herribiden, aurreko batean ere publikoki esan genuenez, ez dugu ukatuko Ikastolak ikastetxe berrirako proiektua aurkezteko eskubidea daukala, baina Udalaren erabakiz udal zerbitzuetarako bokazioa zuten lursail batzuei uko egingo zaie, Pagoetako lursailetan sustapen pribatuko 110 etxebizitzarekin espekulatzearen truke.
Aldaketa ez dela ona uste dugu, eta uste dugu Kanpitoa bezalako leku pribilegiatuan udal garapenak gauzatzeko aukerari ateak itxi zaizkiola, Udalak ez duelako kokapen horretarako proiekturik izan. Eta ez dago azterketarik Urretxun beste hamar urtez udal garapenari eusteko behar beste zerbitzu dagoen jakiteko.
IRIMO aldea
Inguru honetarako egin den kalifikazio aldaketa Herribidek behin eta berriro salatu duen planifikazio faltaren froga da. Hasierako onarpenean industria-zerbitzuetarako kalifikatu zena, orain aldatu eta bakarrik erabilera industrialerako utzi da. Aldaketa hura izan zen batez ere EAJk ezarritako baldintza, baina orain, nonbait, horrek ere ez die balio. Eta beraiek ere badakite kalifikazio horrek oso zail egingo duela industriek batere egokia ez den inguru batean inbertitu nahi izatea.

Bide berria
Urretxuko erdialdean mugikortasun arazo handiak daudela argudiatuta, Labeagarekiko paralelo joango den bide berri bat egitea aurreikusi da, mendi hegalean, hilerriaren atzetik hasi eta, Ikastola berriaren proiektuaren gainetik eta Gainzuri gainetik igaro, Lilibaso ingurua zeharkatu eta Pagoetako elizaren atzean amaituko dena.
Orain, aurki hauteskundeak egingo direla, alkateak ezkerreko poltsikotik atera du Nekolalden lurpeko aparkaleku bat egitea, Urretxun aparkalekuei buruz azterketa global bat egin gabe zeinak ekintza egoki eta urgenteena hori dela dioen. Aparkalekuez gain, non dago trafikoari buruzko azterketa, mendi hegalean Labeagari buruz paralelo proiektatu den bidea justifikatzeko? Horrelakorik ere ez dago... Ezin delako justifikatu bide berri horrek Ipiñarrieta-Labeaga-Iparragirre ardatza arinduko duela, baldin eta herriko zerbitzu guztiak Urretxuko erdialdean badaude. Zer dio Urretxu eta Zumarragako trafikoaren azterketa komunari buruzko txostenak?

Arauen taldea
Arau Subsidiarioak egiteko kontratatu den taldea ez dela independentea ere salatu dugu, Alkatearen esanetara egindako txosten teknikoak erredaktatu besterik ez baitu egin, eta alegazioen prozesuan are argiago ikusi da, ahal bada, talde tekniko horrek mugak izan dituela gaiari buruzko jakintza teknikoak aplikatzerakoan.
Alkatearen gestioak, denbora horretan guztian bere irizpide bakarra eta arauetako plana inposatu duelarik, gobernukideari esker gehiengo absolutua duela jakinik, Arau Subsidiarioen prozesua zentzugabekeria bihurtzera eraman du. Herribidek etengabe salatu du hori, eta orain Urretxuko Udaleko beste talde batzuek ere bat egin dute.

4.-EAJren jardunaren kontraesana
Gobernuko kide bati, EAJri, esan behar diogu egoeraren erantzukizunaren zati bat berari dagokiola, beraiek izan direlako azken momentura arte Pello Gonzalezen protagonismo eta botere gosea elikatu eta defenditu dutenak, eta gaur egun ere, abenduaren 29ko osoko bilkuraren ondotik ere, jarrera horri eusten dio, EAJk gobernu koalizioan jarraitzen baitu Pello Gonzalezekin eta EArekin. Sinestezina. Nor engainatu nahi dute EAJko kideek biktimarena eginez eta aldi berean gobernu talde horri eutsiz?
EAJri arrazoia ematen diogu abenduaren 29an esan zuenean:
-Osoko bilkura presaz, aurrez pentsatuta eta azpikeriaz deitu zela, korporaziokideek osoko bilkura horretarako jasotako informazioa eta dokumentazioa eskasa eta interesatua zela eta berandu eman zela.
-Alkateak ez diela jaramonik egin batzordeko arduradunei eta bozeramaileei, eskumenak eta eginkizunak inbadituz.
-Gainerako zinegotziekiko dialektika umiliagarria erabiltzen duela, eta osoko bilkuretan besteen hitzaren gaineko kontrolaz abusatzen duela, batzordeetan obskurantismoa erabiltzen duela eta herritarrek parte hartzeko oztopoak jartzen dituela...

Horretan guztian EAJri arrazoia ematen diogu, guk geuk, Urretxuko ezker abertzaleak, urte hauetan guztietan inork baino gehiago sufritu, nozitu eta salatu baitugu Pello alkate dagoenetik. Baina EAJri gogoratzen diogu denbora horretan guztian ez duela gaiari buruz ezer egin, eta bilkuraz bilkura, urtez urte eta legegintzaldiz legegintzaldi defenditu egin duela. Are gehiago, azken osoko bilkura horren ondoren ikusi, entzun eta bizi izandako guztiaren ondotik, berriro galdetzen dugu zertan ari den EAJ oraindik ere EArekin Udal honetan gobernatzen.
Aurrekontuak
Ez dugu ulertzen EAJ, abenduaren 29an egin zioten "tantoaren" ondoren, eta beste bat gehiago da alkatearen aldetik, guztiari ezetz esan ondoren –ez pasiotarrekiko akordioari, ez arau subsidiarioei, ez aurrekontuei–... ez dugu ulertzen bilkuran bertan EAJko zinegotziak nolatan hasi ziren beren ardurapean dauden gizarte ongizateko eta nekazaritza karguetarako 2007ko partidak defenditzen eta aurkezten.
Industria Batzordea
EAJk presiditzen duen Industria Batzordeari dagokionez, arduradunak ez zuen aurrekonturik defenditu, landu gabe zuelako, izan ere, berak presiditzen duen batzordea, ez da legegintzaldi osoan deitu, ez aurrekontuen gaiarekin ez bestelakoekin, alkateak Industria gaietan eskumenak eta eginkizunak inbaditu dituela argudiatuta. Hori EAJko zinegotzia eta Urretxuko Udaleko Industria Batzordeko arduraduna denak berak esan zuen, azken osoko bilkuran, publikoki. Larrua behar da, gero! Alegia, batzordeko arduradunak lau urtez aparteko soldata kobratu du kargu hori betetzeagatik, eta behin ere ez du Industria Batzordea deitu. EAJko jaun-andreak, EAko gobernukideak, Urretxuko alkate jauna... herri oso baten industriaren etorkizuna dago jokoan! Zein jokotan ari zarete zuek?
Antzeko zerbait gertatu zitzaion zinegotzi berari aurreko legegintzaldian Pertsonaleko karguarekin. Galdetu Udaleko langileei alkatearekin zer nozitu duten eta nozitzen ari diren...

EAJ eta PSOE, berandu
Penagarri gertatzen zaigu orain partidu nazionalistako bozeramailea ezker abertzalearen eta zegozkigun bi zinegotzien zilegitasuna aitortzen ikustea...
EAJren eta PSOEren damuak eta lantuak berandu datoz, eta gogorarazten diegu Arau Subsidiarioei hasierako onarpena emanez, berriro ere, Urretxun espekulazioa handitzeko bidea ireki zutela. Eta, zertan daude, EAJk eta PSOEk abenduaren 29ko bilkuran esan zutenez, alkatearen inguruan egon zitezkeen ilegaltasunen kontra tramitatzen ari ziren salaketak?
Gogoratu nahi dugu baita ere aurreko legegintzaldietan sozialistek behin baino gehiago deitoratu eta adierazi dutela "Pellori nahi izan duena eta gehiago egiten utzi diogu", alkateak urteotan guztiotan egindako gestioa dela eta.

5.-Beste hainbat gai
Antonio Molina
EAJ eta PSOE azkenean alkatearen asmoekin desadostasuna erakusten hasi zirenean, Arau Subsidiarioak onartzeko lehenengo saiakerak huts egin eta blokeo egoera zegoenean, Urretxuko Udaleko Alderdi Sozialistako hainbat kidek Herribiderekin egindako bileran honako hau adierazi eta konpromisoa hartu zuten, artean oraindik ere zinegotzi sozialista zen Antonio Molinaren ahotik: Arauen gaiarekin EAren eta EAJren artean zegoen blokeo egoera zela eta, eta alkatea egoera desblokeatzeko PSOErekin negoziatzen saiatzen bazen, alkateari EAJrekin zuen gobernu taldea hausteko eskatuko zioten, Arauen prozesua berriro hasteko hasieratik eta Arauetarako beharrezko azterketak udal talde guztiek adostutako talde tekniko independente batek egiteko.
Hori publikoki jakinarazi behar da, bestela ez baita ulertzen Antonio Molinak egin duen itzulia. Alkatearen maniobra makiavelikotzat baino ezin da ulertu, Arau Subsidiarioetarako zeukan proiektu pertsonalean babes aritmetikoa lortzeko, borondate oneko pertsona bat erabiliz eta horretaz baliatuz.
Antonio Molinari, alderdiaren diziplina utzi eta gero, eta bere burua ordezkatzea erabaki eta gero, ez diogu kargurako herri zilegitasunik onartzen. Eta Arauen onarpen honetan ere ez diogu herriaren gehiengo sozialaren babesa onartzen, Udalerria ordezkatzen ez duen emaitza aritmetiko batez onartu direlako.
Mozioak
Azkenik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi alkateak Udal honetan mozioak eta puntuak aztertzeko tramitazioa nola kontrolatzen, oztopatzen eta galarazten duen, beregan ohikoa den botere gehiegikeria behin eta berriz erakutsiz.
Kasu bat aipatzearren, gaurkotasun eta larritasun handia duelako, 2006ko irailean Udaletxean Iñaki de Juanaren egoerari buruz aurkeztutako mozioa aipatuko dugu. Mozio hori oraindik ere ez da osoko bilkuran aztertu, Herribidek behin eta berriz eskatu badu ere. Zeren zain dago Pello, azkenean Iñaki hil delako mozioa artxibatzeko?
Herribide
Geuri, Herribideri dagokigunez, eta Udalean egiten dugunari dagokionez, alkatearen aldetik sortu den apartheid eta abusu egoera honetan lan egitea zaila izan bada ere, esan behar da uneoro presente egon garela Udalean Arau Subsidiarioen prozesuan eta, gure mugak gorabehera, lantalde gehienetan beti salatu ditugula alkatearen eta bere gobernu taldearen Arauen prozesu honetako gehiegikeri guztiak.
Legegintzaldia burua tente dugula amaitu besterik ez dugu, gure esku zegoen guztia egin dugula jakitun, hurrengo udal hauteskundeetan ezker abertzaleari Urretxuko gizartearen zati garrantzitsu baten ordezkari publiko gisa legez lan egiten utziko dioten esperantzarekin.