URRETXUTIK ERE EUSKAL HERRIA ERAIKIZ
Gaur hemen bildu garen Urretxuarrok, Urretxuk eta orohar Euskal Herriak jasaten dituen eraso eta etengabeko mehatxuen aurrean, gure etorkizuna eraiki eta erabakitzeko dugun eskubidearen aldarrikapen irmo eta sendoa egitera gatoz.
Euskal Herria mugarik gabeko eraso eta irainen menpe bizi da oraindik ere, eta guzti hauek badute isla gure herrian eta herritarren artean.
Ahotsik gabe utzi nahi gaituzte, guk eraiki nahi dugun eta beraz gurea den herriarekiko ditugun sustraiak moztuz.
Zor zaizkigun eta etengabe urratuak ditugun eskubideen aldarrikapena egin nahi dugu, eskubide hauek bait dira gure herriak jarraitu behar duen bidearen giltzarri.
Egungo errealitateak egoera ilun hau eskaini arren, herri bat izateraren kontzientzia eta nahia dira orain gure tresnak, guri dagokigu gure etorkizunaren nondik norakoa aukeratzea.
Euskal Herriak bere prozesu demokratiko propioa bultzatzeko duen gaitasunean sinisten dugu, eta gu ere, Urretxu guzti honen eragile bilakatu nahi dugu.
Beraz, hemen, zuen aurrean aurkezten garen Urretxuarrok herri bezela zor zaizkigun eskubideen aldarrikapen tinko bati aurre egiteko bildu gara eta aldi berean, zuri ere, Euskal Herritar ororena den proiektu honen partehartzaile izateko deia luzatzen dizugu.
Euskal herriari ireki zaizkion zauri eta eraso guztien gainetik, lanean jarraitu nahi dugu, eraiki dezagun beraz denon artean Euskal Herria.
Urretxun, 2003 otsailaren 22an.