2006/03/27

AASSen berrikuspena (2006/03/27)

Gaur gure asmoa, Urretxuko udalean burutu nahi den arau subsidiarioen berrikuspena onartzeko hurrengo udal batzaren inguruko gure ikuspuntu eta iritzia azaltzea da.

Bi dira gai honen inguruan nabarmendu nahi ditugun esparruak:

Batetik eta AASSen berrikuspenean ailegatu garen fase honi begira, behin eta berriz Herribidetik aditzera eman dugun iritzia berrestera gatoz;

Orokorrean, planteatzen den AASSen berrikuspenak ezer gutxi eskeintzen dio Urretxuko herriari eta ondorioz herritarrei. Herriak egun bizi dituen arazo estrukturalei konponbiderik eskeintzen ez dien plantemandua bait da.

Arazo estruktural hauen artean, nabarmenenak, trafiko arazo eta etxebizitza eskari-eskaintza harremana dira.

Trafikoari dagokionean, urretxuarrok egun jasan behar izaten ditugu zirkulazio arazo eta aparkalekuen eskaxia, besteak beste.

Errepide edo bial paralelo batek, arazo hauei konponbidea ekarriko dienaren usteak, gaizki aztertutako eta ondorioz, modu arinean planteturiko “alternatiba” baten aurrean gaudela ematen digute aditzera.

Argi eta garbi, bialaren plantemenduaren atzean, guk ez dugu inolako konponbiderako asmo edo borondaterik ikusten. Bial hau eraikitzearen inguruko interesak oso bestelakoak direla somatzen dugu aspaldi honetan eta hau oso lotua dago etxebizitzaren inguruan Urretxuko udalak aspaldian daraman politikarekin.

Trafikoaren arazotik atera gabe ere, nabarmena da Urretxuko udal gobernua osatzen duten ordezkariek, eskualde zein lurralde mailan dauden planei (Plan Terrirorial Parcial, Plan Territorial Sectorial) egiten dieten kasu eskaxa. Testu hauetan, behin eta berriz Urretxuko eta Zumarragako herriek nukleo urbano bera osatu eta ondorioz hainbat planteamendu (trafikoa barne, noski) elkarrekin egiteko aholkua plazaratu arren, Urretxuko alkate eta berarekin gobernua osatzen dutenak, guzti honi kasu zipitzik egin gabe jarraitzen dute. Eta honen baitan ez gara orain gutxi hirigintza arloan egindako aktuazioek eragin duten egoera kafkianoaren balorazioetan sartuko.

Lege arrotzen aurrean udal gobernuko ordezkariek behin eta berris demostratu duten koldarkeria ikusita, anekdotikoa suertatzen da PTP eta PTS- an ematen diren aholkuei egiten zaien kasua. Baina beno, hau ere beste eztabaida luze batetarako emango lukeen gaia denez.....

Etxebizitza arloan ere, Urretxuko herritarren artean dagoen etxe eskariaren ezaugarriei begira baino, beste interes batzuei begira daude udal ordezkariak. Etxebizitza politika “soziala” izatetik nahiko urrun gaude.

Urretxuko udalak modu zintzo eta orekatuan aztertu al du egun dauden etxebizitza beharrak?

AASSetan etxebizitza mailan egiten den eskeintzak, egun dagoen eskariarekin loturarik ez duela pentsatzera garamatza. Eta pentsamendu honek lotura zuzena du udalak gai honen inguruan egin ez duen inongo azterketarekin.

Urretxuk, batzuentzat ez dirudien arren, badu egitura sozialik, eta honek beste edozein herrietan bezala, baditu berezko ezaugarriak.

Baina ezaugarri hauek eta berauek sortzen eta sortuko dituen beharrek ez omen dute inongo garrantzirik Urretxuko egitura estrukturalaren eta ondorioz sozialaren etorkizuna eraikitzerakoan.


Bigarren esparruari dagokionean, AASSen berrikuspen prozesuak izan duen garapena aztertzera gatoz. AASSen berrikuspen honetan talde teknikoak osaturiko “abanze” ari onarpena eman ondoren, alegazio fasea ireki zen eta hauei emandako erantzunaren fasean kokatzen gara oraingo honetan.

Herribidetik, alegazio hauen inguruan emandako erantzunen inguruko harridura nabarmena da eta talde teknikoak bere kabus aritzeko izan duen independentzia eza oso azpimarragarria.

Argi eta garbi, talde teknikoak, Urretxuko egitura aztertu eta honen baitan dituen ezagutzak aplikatu ahal izateko mugak izan dituela nabarmendu daiteke.

Hots, talde honek egin duen lan bakarra, aurrez eta modu itxian emandako irizpide aldaezin batzuk, modu teknikoak azaltzea izan da. Alkatea bera izan da irizpide aldaezin eta interesatu hauek eman dituena, eta hortik kanpo ez dago ezer berririk.

Alegazioei erantzuteko ere irizpide gabezia demostratu duen talde teknikoak, independentziarik gabe eta modu interesatuan manejatua izan den talde izan dela pentsatzera garamatza.

Herribidek aurketutako alegazioei emandako erantzunak ez dute ezertarako balio. Berrikuspen prozesu hau abiatu zenetik, gaur egunera ez dugu inolako eboluziorik ikusten.

Orohar eta hilabete hauetan zehar gai honen inguruan bizi eta ikasi ahal izan dugunaren baitan, espekulazioan oinarrituriko AASSen aurrean gaudela pentsatzera eta esatera garamatza. Gutxi batzuren interesak bultzatu eta manipulatutako AASSak dira hauek, espekulaziorako ateak ireki eta etorkizunean inongo jarrera etiko eta orekaturik gabe aritzeko bidea zabaltzen dutenak.

Beraz eta guzti honen ondorioz, AASS-en berrikuspena onartzeko asmoa dutenei Urretxuko etorkizunari egin nahi dioten eskeintza honen benetako balioa baloratu dezatela eskatzen diegu, beraien erabakiak urretxuarren etorkizunean izango duen eragin zuzena eztabaida ezina bait da.